Gaur inoiz baino ziurrago, itsuen herrian begibakarra alkate!
|
Enviado el 24-09-2009 a las 22:49 |
Esperantza omen da galtzen den azkena. Nik ordea, dagoeneko, eztakit galdua ote dudan, are gehiago herriaren euskararekiko begiruneak egun bat eskatzen badu. Ni, noski, bertan egongo naiz, egunaz gozatzen eta baita bazkaltzen ere. Dena den, argi daukat gauza bat, zintzotasunez burutzen ez diren egun "propio" hauek, askotan gai horren inguruko inplikazio eza estaltzeko erabiltzen dira. Ez dut esaten hau horren adibididea denik, bakoitzak jakingo du zertara doan, baina esperientziak esaten dit, jendea juergara doala ezerrekiko begirunea eta konpromisoa adieraztera baino, are gehiago esperientzia berak erakusten badit larunbatean bazkarian egongo direnen artean, batzuek nirekin eztabaida bat izan zutela, aitak alabari bere etxean euskaraz hitz egiteko eskatzen zionean inposaketatzat hartzen zutenak.
Berriz diot, askotan egun hauek aitzakia moduan erabiltzen dira, ez modu kolektiboan, baizik eta bakoitzak bere aldetik, betetzen ez dugun zerbaitekiko nolabaiteko barkazio jarrera adierazteko. Eta, beraz, kimikarirekin bat nator, egunerokotasunean erakutsi beharreko gauzak dira, eta egun hau, egunerokotasun horretan lantzen dugun horrekiko konpromiso kolektiboa adierazteko da, nolabait, urtean zehar ereindakoa, guztiok batera jaso eta ospatzeko. |
artista
|
Enviado el 22-09-2009 a las 23:37 |
| Utz ditzagun alde batera behingoz udalak Euskal Jai honen antolatzaileetako bat izatea (eta ez bakarra, herriko elkarte eta banako asko lanean baitaude) eta goza dezagun egun honetaz. Mila arrazoi egon daitezke euskarari hain fabore gutxi egin dizkion instituzio horren kontra aritzeko (unlimited...zoritzarrez, kontua erreza ez dela aitortuta ere) baina oraingoan, nere ustetan behintzat, badugu gure hizkuntza eta gure herria maite ditugula argi uzteko itzelezko aukera. Laudion gero eta gehiago gara euskaraz bizi garenak eta asko dira pausutxo hori ematear daudenak. Eta horretarako aukera izango dugu larunbatean, euskaraz dantzatzeko, euskaraz jan eta edateko eta euskaraz ligatzeko! (eta nahi duenak, igandean ajea edo "resaka" euskaraz izan dezake...) |
Potrotaraino
|
Enviado el 21-09-2009 a las 15:14 |
Kimikari, bat nator zugaz. Arrazoi osoa dekozu euskara eginkizun folkloriko bat baino gehiago dala, euskara baita euskaldun eiten gaituena. Arazoa dator Laudion euskara ez danean protagonista, argi izan horretaz errudun bakarrak geu garela, ez baitugu euskaraz eiten gure ez doguleko, ze jakin badakigu.
Udaletxetik jasotzen dogun deia gusture hartzen dogu, baie pare bat buelta emon beharko genion asuntoari, zergatik hartzen dogu gusture?euskaraz bizi konpromisuarekin bat gatozelako edo parrandazale ederrak garelako? Iaz akordetan naz berba ein nula honi buruz batekin ze triste samarra iruditu zitzaidan ikustea 800 lagunetik 600 gora erderaz mintzatzen zutela.
Beraz zapatuan jungo zaretenoi eskatuko nizueke euskaraz eiteko, hartu dezagun konpromisua, batzuei gehiago kostatuko zaie baie esfortzue merezi dula uste dot. Gure esku dagoen gauza bat da, pilota gure teilatuetan dau!
|
Almike
|
Enviado el 21-09-2009 a las 10:42 |
Euskararen eguna ospatzeko euskal jai bat antolatzea ez da hain arraroa. Euskaren eguna edo astea dena, euskara komisioak antolatzen du, hau da, muguruza eta komisio edo batzorde horretan daudenak. Talde horrek udaletxeak ez ezik beste laudioko elkarte batzuk osatzen dute. (euskarak komisioa dauka eta jaiek ez?)
|
Kimikari
|
Enviado el 21-09-2009 a las 03:05 |
Nere ustez, udalaren eskutik datorren "Euskal jai" edota "Euskararen jai" hau zentzu handirik ez duen asmakizuna da.
Gure kulturak zein hizkuntzak, urtean behin egiten den jai-egun folkloriko bat baino, erabilera eta beraiekiko atxikimendua eta maitasun sentimendua merezi dute, eta hori urteko 365 egunetan egiten den zerbait da.
Ez al da hobe Jon Carla Menoyo jauna, irailaren azken asteburuan xahutuko dituzun euroak (ez dira gutxi izango, Su ta Gar-en kontratazioa sekulako dirutza da) udaleko euskara sailari ematea? Ez al zen hori izango euskarari eta gure kulturari eman beharrekoa? Ezetz ematen du eta nahiko tristea iruditzen zait.
Aipamen txiki hau soilik egin nahi nuen jendeak honi buruz zer iritzi duan jakiteko, oso-oso garrantzitsua iruditzen baitzait gai hau. |
urko
|
Enviado el 11-09-2009 a las 21:05 |
| Bai, jaja, konturatu naiz iazkoa dela...gaitzerdi!! |
Potrotaraino
|
Enviado el 11-09-2009 a las 10:08 |
| Sartu naz udaletxeko weborrian ta Ken Zazpik (gure Cold Play euskalduna) ez du jotzen, argitaratu behar doten zuina 388 zenbakia darama ta urkok jarri duna 366koa da, beraz iazkoa. Argituta gauza, lasaiago nau!jaja |
Potrotaraino
|
Enviado el 11-09-2009 a las 10:00 |
| Ken Zazpi beste behin ez mesedez, arren, faborez ta otoi! iaz be jo zuten euskal jaian, ez dauz beste euskal musika talderik??fijo irakurri dozun zuin-a ez zela pasaden urtekoa? |
|
1
2
|
|